Ariketa:
Seigarren ariketa honek, DBH-ko ikasgaiak lantzeko hainbat joko didaktiko interaktibo aztertu ditugu irakasleak emandako teori batzuen begietatik. Hauek dira aztertutako materialak eta erreferentzi teoriak:

- Aztertutako joko didaktiko interaktiboak: "Oxford essentials" ingelera praktikatu eta ikasteko (1-2 maila); eta "Onddoak" naturaren alor batzuk ikasteko.
- Material teorikoa: Concepcion del software educativo desde la prespectiva pedagógica (Pablo Rios, WWW.quadernsdigitals.net, 2006-10-05); eta Criterios para la selección de software educativo (Dr.Pere Marqués, WWW.quadernsdigitals.net, 2006-10-05)
Lan prozedura:
Teoriak irakurtzea, esaldi esanguratsuenak azpimarratzea eta materialak ikuskatzea izan da lehen egitekoa. Hemendik aurrera, urrats hauek eman ditugu:

- Teoriaren begietatik, eta ikasleen heziketa ikasketa prozesua errazte aldera, nolakoak izan behar duten software hauek, eta zein ikuspegi metodologiko landu behar duten zehaztu.
- Aurrekoa eginik, jokoek bete beharko lituzketen ezaugarri irizpideak zerrendatu ditugu: motibazio aspektuak eta ikasketarako eragin positiboak.
- Ondoren, jokoak aztertu ditugu markatutako irizpideen arabera.
- Segidan, ondorioak atera eta guztia jasotzen duen testua idatzi dugu.
- Amaitzeko hausnarketa hau ekarri dugu Blogera
Lan antolaketa eta banaketa:
Teoriak kide bakoitzak geure aldetik eta osorik irakurri ditugu zati esanguratsuenak azpimarratuz. Materialak taldean eta klasean ikuskatu ditugu lehenik, baina kopia bana hartu dugu etxean lasaiago ikusteko eta ondorioak ateratzeko.
Arazoak eta irtenbideak:
Ez dugu arazorik izan jarduera hau aurrera eramateko orduan. Jokoak ondo aztertu ditugu eskaintzen dituzten aukera guztietaz jakitun egoteko eta zerrendatutako irizpideak betetzen dituzten ala ez argi ikusteko. Zalantzak izan ditugu irizpide batzuk sailkatzeko orduan, bi helburuak aldi berean bete ditzaketelako: ikaslea motibatzea eta ikasketa prozesuan eragin positiboa izatea.
IKT-en erabilpena:
Ez dugu askorik erabili teknologia berria. Galderen erantzunak eta Word transkripzioa ez dira Blogean jarri beharrekoak, beraz, hausnarketa lan hau Blogera ekartzea izan da eginkizun bakarra.
Ariketaren balioa:
Baliagarria iruditu zaigu jarduera hau aurrera eramatea multimedia jokuen heziketa balioa neurtzeko irizpideak finkatuarazi dizkigulako. Ziur gaude hemendik aurrera inkoszienteki ere irizpide hauek kontutan izango ditugula beste joku batzuk esku artean hartzen ditugunean. Hala ere, konparaketa baliagarriagoa izango litzateke konparatutako bi jokoek arlo eta gai bera ikutuko balute, zeren eta hizkuntzek beren lanketarako errekurtso eta metodologia desberdinak eskaintzen dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario